domingo, 7 de diciembre de 2008

EUSKALDUNAK EUROPAN

Blackburn - Liverpool (1-3)

Xabi Alonso tolosarra partiduko 90 minutuak jokatu zituen eta Liverpoolen lehenengo gola sartu zuen baloi solte bat errematatuz. Liverpoolen beste golak Benayoun eta Gerrard sartu zituzten eta Roque Santa Cruz Blackburnen gol bakarra. Garaipen honekin Liverpoolen lidertzan jarraitzen du nahiz eta astelehenean jokatutako partidua bardindu.


Everton - Aston Villa (2-3)


Mikel Arteta donostiarra partiduko 90 minutuak jokatu zituen Evertonen porrotean. Bazirudien Lescottek 90. minutuan sarturiko golarekin partidua 2-2 geratuko zela Baina Ashley Young ek luzapenean 2-3koa sartu zuen. Pariidaren beste golak Lescott (Everton) eta AShley Young eta Sidwell (Aston Villa) sartu zituzten


Fulham - Manchester City (1-1)


Javi Garrido donostiarra ez zuen jokatu Manchester Cityren berdinketan Fulhamen aurka jokatutako norgehigokan, Benjani City aurreratu zuen markagailuan baina Jimmy Bullardek partiduan orekatzea lortu zuen lehen zatian. Manchester City baheko postuetatik hurbil jarraitzen du.



Xanthi - Panathinaikos (1-2)


Josu Sarriegi lazkaotarra txartel gorria ikusi zuen Xanthiren aurka joaktutako partiduan. halaere Panathinaikos garaipena eskuratu zuen Gilberto Silva eta Rukavina sartutako golei esker. Xanthiren gola Suoanis egin zuen. Panathinaikos goiko postuetan jarraitzen du.

No hay comentarios: