lunes, 22 de diciembre de 2008

EUSKALDUNAK EUROPAN

Arsenal - Liverpool (1-1)

Xabi Alonso tolosarra partidu osoa jokattu zuen Emirates futbol zelaian. Partidua 1-1 amaitu zen eta golegileak RobiVan Persie (Arsenal) eta Robie Keane (Liverpool) izan ziren. Partiduaren emaitza ez da ona ez Liverpoolentzat ez Arsenalentzat halaere Liverpool lidertzan Jarraitzen du zeren eta Chelsea - Everton partidua oraindik ez da jokatu.

WBA - Manchester City (2-1)

Jabi Garrido donostiarra ez zuen jokatu Cityren partiduan eta hauek galdu egin zuten azken postuan dagoen taldearen kontra. Partiduaren golak Moore eta Bedmar (WBA) eta Carson b.a. (City) sartu zituzten. Porrot honekin Manchester City jaitsiera postuetan kokatuta dago.

OFI Creta - Panathinaikos (0-3)

Josu Sarriegi lazkaotarra hasieratik sartu zen taldean baina 87. minituan aldatua izan zen min hartuta. Panathinaikosen garaipenaren golak Petropoulos, Salpingidis eta Rukavina sartu zituzten. Panathinaikos lidertzatik gertu jarraitzen du

Everton - Chelsea

Mikel Arteta donostiarra ez zuen zsteburuan jokatu zeren eta bere taldearen partidua atzeratu zen.

No hay comentarios: