domingo, 11 de enero de 2009

Atletico Madrid - Athletic

Garaipen benetan garrantzitsua Athleticek Manzanaresen lorturikoa (2-3). Athletic, etxeko taldea baino askoz gehiago izan da partidu osoan zehar baina halaere galtzen hasi da Antonio Lopez 16. minutuan eginiko gol batek Atletico aurreratu baitu. Handik aurrera Athletic jaun eta jabe izan da erdi-izoztutako berdegunean. Horrela, gero eta gehiago hurbildu da Bilboko taldea Leo Francoren ate ingurura eta aukerak ailegatzen hasi dira. Bi aukerarik garbienak Llorente eta Koikili izan dituzte. Bazirudien 1-0 emaitzrekin amaituko zela lehen zatia baina 46. minutuan Koikili ezker hankarekin berdinketa lortu du. Bigarren zatia hasi eta berehala 50. minutuan Llorentek Ujfalusiri baloia lapurtu eta gero bigarren gola egin du baloia Dominguezen hankan jo eta gero. Bazirudien Athletic pausu bat atzera emango zuela baina ez da horrela izan eta hirugarren golaren bila jarraitu du. Horrela 66. minutuan Llorente hirugarren gola egin du Gabilondoren jokaldi on bati amaiera ezinhobea emanez. Hortik aurrera Athletic Atletico itxaroten egon da kontraerasora jokatu nahian baina ezin izan du laugarren gol bat egin. Partidua amaitzear zegoenean Diego Forlan uruguaiarra Atletico Madrilen bigarren gola egin du baina jadanik ez zegoen gehiagoreko denbotarik. Garaipen honekin Athletic jeitsiera postuetatik gehiago urruntzen da eta orain kopa partiduan pentsatu beharra dauka.

No hay comentarios: