Stoke City - Liverpool (0-0)
Xabi Alonso tolosarra ez zuen jokatzerik izan Liverpoolen berdinketa. Partidua nahiko erreza zirudien Liverpoolentzat baina ezin izan zuen golik sartu aukera gutxiko partidu honetan. Hala ere Liverpool lidertzan jarraituko du beste aste bat gutxienez zeren eta Chelsea-Manchester partidu bat dago jaurdunaldi honetan,
Everton - Hull City (2-0)
Mikel Arteta donostiarra ia partidu osoa jokatu zuen eta gainera Evertonen bigarren gola egin zuen. Gola falta jaurtiketa baten ostean sartu zuen, ikusgarria benetan donostiarrak sarturiko gola. 1-0 Maroum Fellainik egin zuen. Garaipen honekin Everton UEFA postuaetatik gertu dago.
Porstmouth - Manchester City
Jabi Garridoren taldea ezin izan zuen jokatu zelaia izoztuta zegoelako eta partidua atzeratu behar izan zuten. Hala ere ez dut uste asko jokatuko duenik hemendik aurrera Wayne Bridge fitxatu baitu Cityk.
Panthrakikos - Panathinaikos (1-3)
Josu Sarriegi lazkaotarra partidu oso jokatu zuen Panathinakosen garaipenan. partiduaren golegileak hauek izan ziren: Ponce (Panthrakikos) eta Salpingidis, Mantzios eta Gilberto Silva (Panathinaikos). denboraldi nahiko interesgaria egiten ari da lazkaotarra.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada