lunes, 24 de noviembre de 2008
DEPORTIVO 3 ATHLETIC 1
Jaurdunaldi ona zen Athletic-rentzat eta bere azken emaitza honekin jarraitzeko baina lehen zati txar baten ondoren partidua hankaz gora ipini zen.Laster jarri zen txarto partidua 20. minutuan Ze Castrok lehen gola sartu zuen Iraizozek falta jaurtiketa bat gelditu ondoren eta aldaratzea Ze Castroren oinetan geratu eta gero.24.minutuan Llorenteri penaltia egin zioten , baina Aranzubiak Iraolaren jaurtiketa gelditu zuen.43.minutuan are okerrago ipini ziren gauzak eta Amorebieta penaltia egin zion Bodipori eta Verduk ez zuen huts egin.Athletic-ek partidua berdintzera atera zen bigarren zatian eta beste giro bat ikusi zen honetan, hainabat aukera egon ondoren bi taldeentzat Javi Martinezek 71. minutuan gola sartu zuen eta gutxienez puntu bat eskuratzeko itxaropena zegoen.Aukerak area batean eta bestean eman ziren , baina azkenean 94. minutuan Guardadok gola sartu zuen eta Athletic-en itxaropen guztiekin amaitu egin zuen.Partidu hau galdu ondoren Athletic-ek jaurdunaldia jaitsiera postuaetan amaitzen du eta hurrengo igandean San Mamesen Numantziari irabazi behar dio derrigorrez.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario