lunes, 12 de enero de 2009

NAZIOARTEKO FUTBOLA

PREMIER LEAGUE

Oso interesgarriak ipini dira gauzak Ingalaterrako ligan jaurdunaldi hau eta gero , eta goiko postuak bi taldekoak bakarrik izatetik behintzat gaur egun lau taldekoarenak izatera pasatu dira.Larunbatean Liverpoolek puntu bat baino gehiago ezin zuen lortu Stke City-ren etxean 0-0 berdindu eta gero, beraz Chelsea-k bere partidua irabaztea espero zuen lehenengo postutik puntu bakar batera geratzeko asmoz.Arazoa da Manchester United-en kontra jokatzen zuela Old Trafford-en eta partidua ez zela erraza izango, eta horrela izan zen.Chelsea-k ez zuen ezer egin partidu osoan zehar eta Manchester United-ek Vidic, Rooney eta Berbatov-en golekin honen gainetik pasatu zuten eta Liverpoolek oraindik lau puntura geratzen da.Baina Manchester United-ek bi partidu gutxiago ditu eta bi partidu hauek irabazten baditu Liverpool-en gainetik pintzen da puntu bat gehiagorekin, ikusiko da zer gertatzen den.Aston Villa-k 2-1 irabazi zuen West Bromwich-en kontra eta 41 punturekin goiko postuetan , Arsenalek 1-0 eskas batekin garaipena lortu zuen Bolton-en aurka eta 38 punturekin bostgarrena da.

CALCIO

Inre-ek ez zuen berdinketatik pasatu 1-1 etxean Cagliariren kontra , hala ere lehenengo postuan jarraitzea ziurtatuta zuen nahiz eta Juventusek irabazi , eta horrela gertatu zen Juventusek 1-0 irabazi baitzion etxean Sienari.Jaurdunaldiko partidua Erroma eta Milan jokatzen zuten eta azkenean berdinketa batekin amaitu zen 2-2, emaitza honekin Milan Inter-etik bederatzi puntura geratzen da eta Erromak europako postuak hartzeko esfortzu bat egin beharko du.Napoles,Genova eta Fiorentina 32 punturekin berdindutak daude hirurak, lehenengoa 1-0 irabazi zuen Cataniaren kontra, bigarrenak 3-0 Torinoren kontra eta azkena galdu egin zuen etxean 1-2 Lecceren kontra.

NAZIOARTEKO FUTBOLA

domingo, 11 de enero de 2009

Atletico Madrid - Athletic

Garaipen benetan garrantzitsua Athleticek Manzanaresen lorturikoa (2-3). Athletic, etxeko taldea baino askoz gehiago izan da partidu osoan zehar baina halaere galtzen hasi da Antonio Lopez 16. minutuan eginiko gol batek Atletico aurreratu baitu. Handik aurrera Athletic jaun eta jabe izan da erdi-izoztutako berdegunean. Horrela, gero eta gehiago hurbildu da Bilboko taldea Leo Francoren ate ingurura eta aukerak ailegatzen hasi dira. Bi aukerarik garbienak Llorente eta Koikili izan dituzte. Bazirudien 1-0 emaitzrekin amaituko zela lehen zatia baina 46. minutuan Koikili ezker hankarekin berdinketa lortu du. Bigarren zatia hasi eta berehala 50. minutuan Llorentek Ujfalusiri baloia lapurtu eta gero bigarren gola egin du baloia Dominguezen hankan jo eta gero. Bazirudien Athletic pausu bat atzera emango zuela baina ez da horrela izan eta hirugarren golaren bila jarraitu du. Horrela 66. minutuan Llorente hirugarren gola egin du Gabilondoren jokaldi on bati amaiera ezinhobea emanez. Hortik aurrera Athletic Atletico itxaroten egon da kontraerasora jokatu nahian baina ezin izan du laugarren gol bat egin. Partidua amaitzear zegoenean Diego Forlan uruguaiarra Atletico Madrilen bigarren gola egin du baina jadanik ez zegoen gehiagoreko denbotarik. Garaipen honekin Athletic jeitsiera postuetatik gehiago urruntzen da eta orain kopa partiduan pentsatu beharra dauka.

BBVA Liga

18. jardunaldia bukatu da eta Barçak gora egiten du eta marka guztiak hautsi ditu eta beste jardunaldi bat geratzen da lehenengo buelta bukatzeko. Osasunak ondo jakutu du baina Barçari irabazteko gehiago egin behar da. Madrilek bigarren postua eskuratu eta Juanderen eskua nabaritzen da, talde horretan orain ez dute golik jasotzen eta Mallorca beheko postuetan jarraitzen du eta Manzanok kanpora dezakete. Valentziako derbian Valentziak eta Vilarealek hirura berdindu zuten partidu ikaragarri batean bakarrik erasoan pentsatzen zuten. Eta Athleticek 2-3 irabazi du madrilen Atletikoren kontra partiduari buelta emanez eta sei partidu galdu gabe daramatzate. Emaitzak eta sailkapena:

Emaitzak

Osasuna 2 Barcelona 3

Numancia 2 Getafe 0

Mallorca 0 Real Madrid 3

Atlético 2 Athletic 3

Betis 1 Málaga 2

Sporting 2 Valladolid 1

Racing 1 Recreativo 1

Espanyol 2 Almería 2

Deportivo 1 Sevilla 3

Valencia 3 Villarreal 3


Sailkapena

*1

Barcelona

47

*2

Real Madrid

35

*3

Sevilla

35

*4

Valencia

34

+5

Atlético

30

+6

Villarreal

30

7

Deportivo

30

8

Málaga

28

9

Sporting

24

10

Valladolid

23

11

Athletic

23

12

Racing

22

13

Getafe

21

14

Almería

20

15

Numancia

20

16

Betis

18

17

Recreativo

17

#18

Espanyol

15

#19

Mallorca

14

#20

Osasuna

13


* champions, + uefa, #2.mailara


Errege Kopa


Errege kopan ez dira egon ezusterik bakarrik Poli Ejidorena 3-2 irabazi zuela Espanyoli. Ejidok jarraitzen du lehenengo mailako taldeak irabazten eta gogoratu behar dugu talde honek 2.Bko taldea dela. Aipatzeko beste partidua Atletikok eta Barçak jokatu zuten eta ez zen egon kolorerik Barçak 1-3 irabazi zuen eta Messik hiru golak egin zituen. Eta azkenik, Euskal derbian Osasunak eta Athleticek partidu kazkarra jokatu zuten eta bana geratu ziren. Beste partiduen emaitzak

Emaitzak
Sevilla 2 - 1 Deportivo
Poli Ejido 3 - 2 Espanyol
Racing 1 - 1 Valentzia
Sporting 3 - 1 Valladolid
Real Union 0 - 1 Betis
Mallorca 3 - 1 Almeria
Atletico 1 - 3 Barça
Osasuna 1 - 1 Athletic

Buelta uetarrilaren 14 eta 15ean jokatuko dira

EUSKALDUNAK EUROPAN

Stoke City - Liverpool (0-0)

Xabi Alonso tolosarra ez zuen jokatzerik izan Liverpoolen berdinketa. Partidua nahiko erreza zirudien Liverpoolentzat baina ezin izan zuen golik sartu aukera gutxiko partidu honetan. Hala ere Liverpool lidertzan jarraituko du beste aste bat gutxienez zeren eta Chelsea-Manchester partidu bat dago jaurdunaldi honetan,

Everton - Hull City (2-0)

Mikel Arteta donostiarra ia partidu osoa jokatu zuen eta gainera Evertonen bigarren gola egin zuen. Gola falta jaurtiketa baten ostean sartu zuen, ikusgarria benetan donostiarrak sarturiko gola. 1-0 Maroum Fellainik egin zuen. Garaipen honekin Everton UEFA postuaetatik gertu dago.

Porstmouth - Manchester City

Jabi Garridoren taldea ezin izan zuen jokatu zelaia izoztuta zegoelako eta partidua atzeratu behar izan zuten. Hala ere ez dut uste asko jokatuko duenik hemendik aurrera Wayne Bridge fitxatu baitu Cityk.

Panthrakikos - Panathinaikos (1-3)

Josu Sarriegi lazkaotarra partidu oso jokatu zuen Panathinakosen garaipenan. partiduaren golegileak hauek izan ziren: Ponce (Panthrakikos) eta Salpingidis, Mantzios eta Gilberto Silva (Panathinaikos). denboraldi nahiko interesgaria egiten ari da lazkaotarra.

domingo, 4 de enero de 2009

BBVA Liga

17. jardunaldia bukatu da eta bakarrik bi jardunaldi falta dira lehenengo buelta aimatzeko eta Barçak oporrak eta geor berdin jarraitzen du, garaipenak lortzen. Jardunaldi honetan goiko partiduak egon dira Valentzia-Atletiko eta Madrid-Vilareal eta bi partiduetan etxeko garaipenak egon dira eta Vilarealek Deportivoren garaipenarekin europako postuetatik jeitsi da. Behean dena berdin jarraitzen eta Osasunak puntu garrantzitsu bat lortu du Sevillaren kontra Sevillan eta lehenego zapi zuriak agertu dira armaietan. Orain emaitzak eta sailkapena.

Emaitzak

Málaga 1 Sporting 0

Valladolid 0 Racing 1

Recreativo 3 Numancia 1

Real Madrid 1 Villarreal 0

Athletic 1 Espanyol 1

Almería 1 Betis 0

Sevilla 1 Osasuna 1

Getafe 1 Deportivo 2

Barcelona 3 Mallorca 1

Valencia 3 Atlético 1


Sailkapena

*1

Barcelona

44

*2

Valencia

33

*3

Real Madrid

32

*4

Sevilla

32

+5

Atlético

30

+6

Deportivo

30

7

Villarreal

29

8

Málaga

25

9

Valladolid

23

10

Getafe

21

11

Racing

21

12

Sporting

21

13

Athletic

20

14

Almería

19

15

Betis

18

16

Numancia

17

17

Recreativo

16

#18

Espanyol

14

#19

Mallorca

14

#20

Osasuna

13


* champions, + uefa, # 2.mailara


FA Cup


Asteburu honetan Ingalaterran ligarik ez da egon FA Cup (ligaren kopa) jokatu delako. Hirugarren fase honetan Premier mailako taldeak sartu dira eta ez dira egon ezuste hadirik, bakarrik aipatzeko Chelsea-k berdindu duela Southend U.ren kontra eta bueltako partidua jokatu behar dute. Eta Manchester C. 0-3 galdu duela Nottingham Foresten kontra.

Tottenham Hotspur 3 - 1 Wigan Athletic

Hartlepool United 2 - 0 Stoke City

Sunderland 2 - 1 Bolton Wanderers

Chelsea 1 - 1 Southend United

Coventry City 2 - 0 Kidderminster Harriers

Manchester City 0 - 3 Nottingham Forest

Cardiff City 2 - 0 Reading

Millwall 2 - 2 Crewe Alexandra

Charlton Athletic 1 - 1 Norwich City

West Bromwich Albion 1 - 1 Peterborough United

Torquay United 1 - 0 Blackpool

Kettering Town 2 - 1 Eastwood Town

Ipswich Town 3 - 0 Chesterfield

Forest Green Rovers 3 - 4 Derby County

Queens Park Rangers 0 - 0 Burnley

West Ham United 3 - 0 Barnsley

Leicester City 0 - 0 Crystal Palace

Middlesbrough 2 - 1 Barrow

Arsenal 3 - 1 Plymouth Argyle

Hull City 0 - 0 Newcastle United

Portsmouth 0 - 0 Bristol City

Macclesfield Town 0 - 1 Everton

Sheffield Wednesday 1 - 2 Fulham

Watford 1 - 0 Scunthorpe United

Preston North End 0 - 2 Liverpool

Gillingham 1 - 2 Aston Villa

Southampton 0 - 3 Manchester United

Cheltenham Town P - P Doncaster Rovers (atzeratua)

Leyton Orient P - P Sheffield United (atzeratua)

Histon P - P Swansea City (atzeratua)

Birmingham P - P Wolverhampton Wanderers (atzeratua)


Berdindutako partiduak aste honetan zehar jokatuko dira eta atzeratutako partiduak ere bai.


EUSKALDUNAK EUROPAN

Liga partidua jokatu duen bakarra Josu Sarriegi lazkaotarra izan da zeren Ingalaterran ez da liga jaurdunaldirik egon FA Cup jokatu baita.

Macclesfield - Everton (0-1)

Mikel Arteta donostiarra partidu osoa jokatu zuen Evertonen garaipenean. Donostiarra nahiko partidu ona jokatu zuen baina Evertonen gola Leon Osman egin zuen. garaipen honekin aurrera egiten du Liverpooleko beste taldea.


Manchester City - Nottingham Forest (0-3)


Jabi Garrido donostiarra ez zuen jokatu eta badirudi ez duela asko jokatuko hemendik aurrera Manchester City Wayne Bridge fitxatu baitu. Beste alde batetik Nottingham FA Cupetik at utzi zuen Manchester City Tyson, Earnshaw eta Garneren golei esker.


Preston - Liverpool (0-2)


Xabi Alonso tolosarra hasieratik aritu zen partidu honetan baina bigarren zatian aldatu behar izan zuten zauritu baitzen oinean eta zazpi puntu eman behar izan zizkioten. Liverpoolen golak Riera eta Fernando Torres egin zituzten


Panathinaikos - AEK Athenas (0-0)


Josu Sarriegi lazkaotarra partiduko 90 minutuak jokatu zituen Atenaseko derbian. Ez zen golik egon partidu osoan zehar eta emaitza ez da batere ona Panathinaikosentzat zeren eta Olimpyakos irabazi zuen eta pixkanaka - pixkanaka lidertzan sendotzen ari da

ATHLETIC 1 - 1 ESPANYOL

Oso partidu aspergarria San Mamesen ikusi dena Athletiken eta Espanyolen artean ikusi dena.20 minutu itxaron behar izan dugu partiduko lehen aukera ikusteko Javi Martinez-en eskutik , baina baloia langara joan da.Gero Nene bere oinan eduki du aukera bat gola sartzeko baina Iraizoz-ek oso ondo kokatu da eta espazioa itxi dio baloia gelditzeko.Espaynolen gola Moises Hurtadok sartu du korner bat errematatu eta gero, jokaldi bat zein hainbat kasutan ikusi dean partidu osan zehar.Hortik aurrear Espaynolek atzean geratu da emaitza defendatzeko intentzioarekin, bere aldetik Athletikek gora joan behar izan da eta partiduaren jokoa bere futbolatik atera da.Partiduaren jokoaren pisua batez ere eskuin aldetik eraman dute Susaeta eta Iraolak eta aukerak haien oinetatik ateratzen ziren, Toquerok berriz bueltatu da Eibarren jokatu eta gero eta nahi askorekin atera da gola bilatzeko.Azkenean Iraolak opari bat egin dio Athletic-eko jendeari eta "chilena" bat egin eta gero gola sartu du bigarren zatiko 35. minutuan.Azkenean partidua 1-1 amaitu da eta onena Iraolaren gola.

NAZIOARTEKO FUTBOLA

INGALATERRAKO KOPA

Oso jaurdunaldi interesgarria Ingalaterrako kopan ezustez beterik , eta hemen hurrengo faserako klasifikazioa partidu batean erabakitzen da , berdintzen bada orduan beste partidu bat jokatzen da.Manchester City-k jaurdunaldiko ezustekoa eman zuen 0-3 galdu zuenean etxean Notthingam Forest-en aurka bigarren mailan jokatzen duen taldea.Atzo Notthingam-ek ,Ingalaterrako talde historiko bat, iraganeko gau magikoak bizi zituen berriz Tyson,Earnhsa eta Garnier-rn golekin eta hurrengo fasera pasatzen da.Chelsea-k baitaere ezuste bat eman zuen 1-1 berdindu zuenean etxean Southend aurka bigarren mailako beste talde bat, beraz beste partidu bat jokatuko dute baina orain Southend etxean beraz Londresekoek ezin dira despistatu.Premier Leagueko beste talde bat, kasu honetan Stoke City-k baitaere eliminatua izan da kasu honatean Bigarren mailako B talde baten eskutik Hartlepool futbol taldea.Liverpoolek 0-2 irabazi zuen Preston-en aurka Riera eta Torres-en golekin, baina ez zen dena ondo atera eta Xabi Alonsok lesionatuta joan behar izan zen lehenengo zatian.Arsenalek bere partidua irabazi zuen konplikazioarik gabe etxean 3-1 Plymouth-en aurka, eta Everton-ek bere partidua baitaere irabazi zuen 0-1 Macclesfield-en aurka.Aston Villa-k bere aldetik bere partidua irabazi zuen 2-1 Gillingham-en aurka eta hurrengo fasera pasatzen da.